2016(e)ko irailaren 27(a), asteartea

IZAKI BIZIDUNAK-LANDAREAK

IZAKI BIZIDUNAK-LANDAREAK

IZAKI BIZIDUNAK-FOTOSINTESIA-

FOTOSINTESIA

IZAKI BIZIDUNAK -2-

IKASITAKOAREN LABURPENA

IZAKI BIZIDUNAK-1-

Hurrengo testuan landutako gaiari buruzko informazioa topatuko duzu.


Izaki bizidunen ezaugarriak
Hauek dira izaki bizidun batek izan behar dituen ezaugarriak:
  • Jaio eta hil egiten dira.
  •  Antzeko konposizio kimikoa dute, materia organikoaren oinarri.
  • Zelula izeneko unitate mikroskopiko batez edo gehiagoz osaturik.
  • Funtzio jakin batzuk egiten dituzte; gainera hiru dira bizi-funtzioak: nutrizioa, harremana eta ugalketa.
Nutrizio-funtzioa
Nutrizioaren bidez, izaki bizidunek bizitzeko behar dituzten energia eta substantziak lortzen dituzte. Bi taldetan sailkatzen dira izaki bizidunak:
  • Autotrofo. Izaki bizidun autotrofoek behar dituzten substantzia organikoak sortzen dituzte, adibidez, ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa erabiliz. Energia eguzkiaren argitik lortzen dute, fotosintesia izeneko prozesuaren bidez. Landareak, algak eta zenbait bakterio autotrofoak dira.
  • Heterotrofoa. Beste batzuek sortutako materia organikoa hartu behar dute; animaliak, onddoak eta mikroorganismo gehienak heterotrofoak dira.
Harreman-funtzioa
Harreman-funtzioaren bidez, izaki bizidunek harremanak dituzte elkarren artean eta ingurunearekin.
Ugalketa-funtzioa
Ugalketaren bidez, izaki bizidunek beren antzeko ondorengoak sortzen dituzte.
Zelula
Izaki bizidun guzti-guztiok zelulaz osatuta gaude. 1665ean Robert Hookek mikroskopioan zelula izena eman zion.
Teoria zelularraren printzipioak hauek dira:
  • Izaki bizidun guzti guztiok zelula batez edo gehiagoz osatuta gaude.
  • Zelulak nutrizio- ,harreman- eta ugalketa-funtzioak egiten dituzten unitate bizidunik txikienak dira.
  • Zelula guztiak beste zelula batzuen zatiketaren ondorioz sortzen dira.
Zelulen antolaketa
Zelula desberdinak izan arren, antolaketa berbera dute elementu hauek dituzte zelula guztiek:
  • Mintza  Zelula kanpotik banatzen duen estalki mehea da. Zelula babestu eta substantzien sarrera eta irteera erregulatzen du.
  • Zitoplasma. Zelularen edukia edo barneko gunea da. Likido likatsu batez osatua dago bertan organulu izeneko egiturak daude.
Animalia-zelula eta Landare-zelula
Animaliek nahiz landareek zelula eukariotoak dituzte, baina bien zelulak ez dira berdin berdinak:Animalien zelulaLandareen zelula
  • Landare-zelulekzelula-paretadute. Zelularen formari eutsi eta gogortasuna ematen dio.
  • Landare-zelulak poliedro forma izan ohi dute. Animalia-zelulek era askotako formak izaten dituzte.
  • Landare-zelulek kloroplastoa izeneko organulu batzuk dituzte haien bidez egiten dute fotosintesia.
  • Landare-zelulek nukleoa albo batean izaten dute. Zati handi bat bakuoloa da. Animalia-zelulek ere badituzte bakuoloak, baina landare-zelulenak baino txikiagoak izaten dira.
Organismo zelulabakarrak  eta zelulaniztunak
Bi talde bereizten dira:
  • Zelulabakarra. Zelula bakar batez osatuta daude. Ad. Bakterioak
  • Zelulaniztunak. Hainbat zelulas osatuta daude. Ad. Algak
Izaki bizidunen sailkapena
Taxonomia: izaki bizidunak sailkatzeko zientzia bat da.
Bost erreinuak
Erreinua
Nutrizioa
Zelula mota
Zelula kopurua
Adibidea
Moneroak
Autotrofoak eta Heterotrofoa
Prokariotoak
Zelulabakarrak
Bakterioak
Protistoak
Autotrofoak eta Heterotrofoa
Eukariotoak
Zelulabakarrak eta Zelulaniztunak
Algak
Onddoak
Hterotrofoak
Eukariotoak
Zelulabakarrak eta Zelulaniztunak
Perretxikoak
Landareak
Autotrofo
Eukariotoak
Zelulaniztunak
Goroldioak
Animaliak
Heterotrofoak
Eukariotoak
Zelulaniztunak
Txakurra

PALABRAS AGUDAS, LLANAS Y ESDRÚJULAS


SAKATU ETA TREBATU

JUEGO CON LA ORTOGRAFÍA

2016(e)ko irailaren 19(a), astelehena

DESKRIPZIOAK

Euskaran landuko dugun lehenengo proiektua hasteko garaia heldu zaigu.

Sakatu esteka eta lanean aritzeko prest egongo zarete:

 https://sites.google.com/site/lh5sekuentzia/prozesua/1-jarduera